XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ezgaiek eta frustratuek ez dutela sarrera errazik gizarte arlo askotan gero eta arlo gutxiago dira, zoritxarrez, horrelakoak eta, aldiz, sarrera asko dituela futbolak: hor sartzen den jendeak oso erraz lortzen du ospearen lizentzia eta guztiok dakigu egungo egunean ospea dela zientzia guztien ama.

Ospetsua bazara, iritzia eman dezakezu historiaz, nazioarteko politikaz, enplegu-eregulazioaz eta filosofiaz, zure ikasketetan kirol egunkari batetik harantzago jo ez baduzu ere.

Lehen mailako entrenatzailea nintzela eta Medikuntza karrera bukatu berria nuela, anekdota bat bizi izan nuen lehen mailako entrenatzaile oso ospetsu batekin.

Afaldu ondoren, mahaian kafea hartzen ari ginela, beste futbol gai batzuen artean sortu zen hizpide futboleko profesionalek unibertsitate ikasketak aurrera ateratzeko dituzten zailtasunen gaia.

Ene kasua kontatu eta bukatu nuenean, hara bildurikoen harridurarako, honenbestez mintzatu zen hitzetik hortzera aipaturiko entrenatzailea: Hori txorakeria Medikuntza ikastea, karrera erregalatuko ziaten seguruenik, baietz nik horren ospetsua eta horren aberatsa izaki, karrera di-da egin.

Hantxe segitu zuen, lasai, zabal-zabal.

Erantzutea pentsatu nuen hasieran, zera esango nion, besteak beste, zazpi ikasturteetako bost, neure planari zegozkidanak alegia, duela urte asko egin nituela Bilboko Unibertsitatean, baina alferrik ariko nintzen horrenbesteko lelokeriaren aurrean.

Saiatu! Horixe izan zen atera zitzaidan gauza bakarra.

Ez zen, jakina, sekula saiatu, baina Espainiako pertsonaia ospetsuenetako bat da egun ere.

Kutxa handi bat da ospea, jende askok bere konplexu guztiak gordetzen dituen kutxa.